2020/11/02

GAU BELTZA ESKOLAN

Ostiralean, gau beltza ospatu genuen eta girotzeko, saguzaharrez bete egin genuen eskola. 1go, 2. eta 3. mailakoak artista hutsak dira!! Ikusi, ikusi.

2020/10/25

ZERGATIK GARBITU BEHAR DITUGU ESKUAK XABOIAREKIN? ESPERIMENTUA .

Gaur, zergatik garbitu behar ditugun eskuak xaboiarekin, koronabirus edo beste motatako birusa ez harrapatzeko, esperimento baten bitartez ulertu dugu. Nahi duzue jakin nola egin dugun? Hemen dituzue pausoak: 

1) Plater batean ur apurtxu bat bota dugu. 

2) Gero olio pixka bat gehitu dugu. 

3) Piperbeltza bota dugu.

4) Eta amaitzeko, hatzamarrean xaboia jarri dugu eta, nahazketan sartzerakoan, piperbeltza aldendu da.                                       

Gure eskuak xaboiarekin garbitzen ditugunean birusek hori egiten dutela ikasi dugu.

                             









GURE KUTXA MAGIKOA

 Eskolara bueltatu gara berriro eta kaskideekin hilabete hauetan bizi duguna konpartitu nahi dugu. Hori dela eta kutxa magiko bat prestatu dugu eta, zer dago barruan? Ba barruan daude gure argazkiak eta erabili, erosi eta topatu ditugun gauzak edo oparitu dizkigutenak. Nahi duzue ikusi?