2020/10/25

ZERGATIK GARBITU BEHAR DITUGU ESKUAK XABOIAREKIN? ESPERIMENTUA .

Gaur, zergatik garbitu behar ditugun eskuak xaboiarekin, koronabirus edo beste motatako birusa ez harrapatzeko, esperimento baten bitartez ulertu dugu. Nahi duzue jakin nola egin dugun? Hemen dituzue pausoak: 

1) Plater batean ur apurtxu bat bota dugu. 

2) Gero olio pixka bat gehitu dugu. 

3) Piperbeltza bota dugu.

4) Eta amaitzeko, hatzamarrean xaboia jarri dugu eta, nahazketan sartzerakoan, piperbeltza aldendu da.                                       

Gure eskuak xaboiarekin garbitzen ditugunean birusek hori egiten dutela ikasi dugu.

                             









iruzkinik ez: