Aurten 1., 2., eta 3. mailako ikasleak Pandora joan gara udazkeneko txangoan. Zuhaitzak, landareak, animaliak eta paisaia behatu ditugu. Gizakiaren eragina ere ikusi dugu. Eta hamaiketakoa eta bazkariarekin indarberritu ondoren hainbat jolas egin ditugu.
1go eta 2. mailan emozioak landu ditugu plastilinarekin. Istorio bat kontatu, entzun eta sentitzen dugunaren arabera, ahoa,bekainak eta begiak eraldatu.
Primeran pasatu dugu!
"M" letra ikasi dugu,eta berarekin batera, mamuaren abestia.
Ondo amaitzeko, eskulanetan mamu bat egin dugu puxika erabiliz. Eta dantzatu, zergatik ez? Ikusi!
Udazkenean gaude, bai, baina ikasiko ditugu beste urtaro batzuk eta zer gertatzen den urtaro bakoitzean abesti bat erabiliz.
Goza ezazue bideoa eta kanta polit hau.
Udazkena ailegatu da Kontxa Eskolara eta gure udazkeneko txangoa baita ere.
La Moradilla basora ( Karrantza) joan gara. Oso paisai politak ikusi ditugu eta hantxe aurkeztu ditugu, guk egindako ekintzak.
Ikusi, ikusi eta disfrutatu!
Egun hauetan animaliei buruz hitz egin dugu klasean. Gauza pilo bat ikasi ditugu eta animaliei buruzko sailkapen erakuzketa bat jarri dugu pasabidean. Oso polita geratu zaigu, guztiok ekarri ditugu animaliak eta azaldu diegu beste klasekoei zer motatako animaliak diren eta nola dauden sailkatuta.
Nahi duzue ikusi nola geratu zaigun? Sakatu bideoan ikusteko.
Naturan, elikagaiei buruzko gauzak ikasten ari gara. Eta modurik onena ikasteko egitea denez, ba fruta brotxeta batxuk egin ditugu. Zelako lana, fruta garbitu, zuritu eta moztu egin dugu eta gero makiltxoetan txertatu eta, "tatxannnn" gure fruta brotxeta eginda.
Nahi duzue ikusi nola egin genuen?
Sakatu gainean argazki guztiak ikusteko!!
Natura zaintzeari buruz hitz egin dugu eta 1go maileko balio eta erlijiokoak elkartu gara gai hori aurrera eramateko.
Guztion artean hormairudi handi bat egin dugu, bakoitzak marrazki bat egin eta itsatsi du eta izenburu bat jarri diogu: "gure mundu zoragarria". Natura zaindu behar dugu, berak gauza oso politak ematen dizkigulako.
Hori ondo ikasteko eta ohartzeko, pelikula polit bat ikusi dugu, "Lorax" deitzen da.
Pelikula ikusi eta gero, "bideoforum" egin dugu, ondo ondo aztertzeko ikusi duguna.
Bakoitzak bere Lorax etxera eramateko, eskulan bat egin dugu. Ikusi, ikusi argazkiak.
Azaroaren 25ean, emakumeenganako nazioarteko indarkeriaren kontrako eguna izan zen. Gu biolentziaren kontra gaude, eta gure eskola erazorik gabeko espazioa izateko nahi dugu.
Gure eskolan ikastea, jolastea, besteekin egotea, margotzea, irakurtzea eta halako gauzak egitea nahi dugu, alaitasunez eta segurtasunez. Gure eskolan ez dago lekurik biolentziarako.
Sakatu bideoan ikusteko 1go mailekoek zer nolako gauzak prestatu genituen egun berezi hori ospatzeko.
Aurreko urriaren 27an, eta eguzki zoragarria egiten zuenez, 1go eta 6. mailakoak patiora atera ginen irakurketa partekatua praktikan jartzeko.
Eskolako nagusienek ipuin oso politak eta interesgarriak irakurri zizkiguten.
Primeran pasatu genuen!! Errepikatzeko moduan!!!
Eskerrik asko 6. mailekoak.
Hemen argazki batzuk dituzue nola egin genuen eta ze gustora egon ginen ikusteko.
Kaixo, 1. mailekoak gara. Gure eskola Karrantzan dago, haran izugarri bat da, auzoz beteta. Gure eskola Kontxa auzoan dago, horrexegatik, Kontxa Eskola deitzen da. Ezagutu nahi duzue? Ikusi bideo hau eta disfrutatu!