2018/03/18

ARMAÑON PARKETXERA ETA POZALAGUAKO KOBAZULOAK.

1. zikloko guztiak Armañon parketxera joan gara. Han oso ibilbide polita egin dugu, eta paisaiaz eta ingurumenaz gozatu dugu.
Gero kobazuloetan esperientzia oso polita izan dugu, Mari Sorgin, gure euskera zaintzaile ikusi dugu.
Egun ahaztezina izan da.















NAHUELEK BERE BIDAIA KONTATZEN DIGU.

Nahuel Estatu Batuetan oporretan egon da, egun batzuk pasatzen. Bueltatu da klasera jadanik, eta bere bidaian argazki pilo bat atera ditu gero guri erakusteko klasean.
Eskerrik asko Nahuel zure esperientzia gurekin konpartitzeagatik.
 





ANIMALIEN SAILKAPENA.

Egun hauetan animaliei buruz hitz egin dugu klasean. Gauza pilo bat ikasi ditugu eta animaliei buruzko sailkapen erakuzketa bat jarri dugu pasabidean. Oso polita geratu zaigu, guztiok ekarri ditugu animaliak eta azaldu diegu beste klasekoei zer motatako animaliak diren eta nola dauden sailkatuta.
Nahi duzue ikusi nola geratu zaigun? Sakatu bideoan ikusteko.



GURASO IRAKURLE, ANA ORCASITAS, RUBEN ETA KERMANEN AMA.

Guraso irakurle programaren barruan, guraso batzuk etorri dira gure eskolara ipuinak kontatzera, adibidez, Ana Orcasitas, Kerman eta Rubenen ama.
Eskerrik asko Ana, "Non dago printze txikia" eta "bi ahuntzak" ipuin polit horiek irakurtzeagatik. Mila esker bene-benetan.