2018/01/07

AHOZKO HIZKUNTZA, GURE GAUZAK BESTEEI ERAKUSTEN.

Ederrek traktore eta kamioi batzuk ekarri ditu eskolara guri erakusteko. Primeran azaldu  digu zer motatako traktorea den eta zertarako erabiltzen den. Eskerrik asko Eder.
Junek liburu berezi bat ekarri digu. Kanpotik polita baina barrutik sorpresa bat zegoen                          " tatxaaaannnn......."
Juneren liburua zen!!! Askoz politago iruditu zitzaigun orduan! Eskerrik asko June, liburu polit hori ekartzeagatik!!

AZAROAREN 25

Gure eskola erasorik gabeko espazio izatea nahi dugu. Gure eskolan besarkadak, jolasak, ikastea, elkarrekin ondo egotea nahi dugu!


AZAROAREN 25, ESKOLA ARAZORIK GABEKO ESPAZIOA.

Azaroaren 25ean, emakumeenganako nazioarteko indarkeriaren kontrako eguna izan zen. Gu biolentziaren kontra gaude, eta gure eskola erazorik gabeko espazioa izateko nahi dugu.
Gure eskolan ikastea, jolastea, besteekin egotea, margotzea, irakurtzea eta halako gauzak egitea nahi dugu, alaitasunez eta segurtasunez. Gure eskolan ez dago lekurik biolentziarako.
Sakatu bideoan ikusteko 1go mailekoek zer nolako gauzak prestatu genituen egun berezi hori ospatzeko.




AHOZKO HIZKUNTZA, GURE GAUZAK BESTEEI ERAKUSTEN.

Zihara oso ipuin polita ekarri du eskolara guri erakusteko eta azaltzeko. Pegatinak ditu barruan . Eskerrik asko Zihara, pilo bat gustatu zaigu.

Eskerrik asko Zihara, konpartitu duzulako gurekin eta azaldu diguzulako primeran.

AHOZKO HIZKUNTZA, GURE GAUZAK BESTEEI ERAKUSTEN.

Ahozko hizkuntzan gauza asko egiten ditugu. Adibidez, egunero norbaitek ekartzen badu zer edo zer guri erakusteko eta azaltzeko, adi adi entzuten diogu. Gauza oso politak ekartzen ditugu eta oso interesgarria da jakitea nondik eta nola lortu ditugun ea oparitxoak diren, gure gauzarik gogokoenak diren ,agian bildumak dira edo maitasunez gordetzen ditugu arrazoi batengatik.

Hemen argazki batzuk ditugu.
Ikusi, ikusi oso interesgarria da.






Hau Jon da eta ekarri zizkigun mineral batzuk guri erakusteko. Izen guztiak esagutzen ditu, eta gehien gustatu zitzaiguna basamortuko larrosa edo " la rosa del desierto" izan zen. Eskerrik asko Jon.

June Palaciok matematika liburu bat erakutzi zigun eta azaldu zuen nolakoa zen barrutik eta nola egiten ziren han agertzen ziren eragiketak. Oso liburu polita, benetan, eskerrik asko June.

Uxuek hiru liburu polita ekarri zituen guri azaltzeko, bi dinosaurioei buruzkoak ziren, eta gauza asko ikasten dira liburu hauek ikusten, bai bai. Bestea orduak ikasteko ziren , oso liburu interesgarriak, eskerrik asko Uxue.


Nahuelek   area oso berezia ekarri zuen pote baten barruan. Bere amamak Argentinatik ekarri zion bere amari. Nahuelen gurasoak Argentinakoak dira, eta faltan botatzen dutenean bere herria, begiratu ahal dute hango area eta alaitu, horrela herri polit hori ez dute ahaztuko. Oso hunkigarria, benetan. Eskerrik asko Nahuel gurekin konpartitzeagatik.



IRAKURKETA GIDATUA

Aurreko urriaren 27an, eta eguzki zoragarria egiten zuenez, 1go eta 6. mailakoak patiora atera ginen irakurketa partekatua praktikan jartzeko.
Eskolako nagusienek ipuin oso politak eta interesgarriak irakurri zizkiguten.
Primeran pasatu genuen!! Errepikatzeko moduan!!!
Eskerrik asko 6. mailekoak.

Hemen argazki batzuk dituzue  nola egin genuen eta ze gustora egon ginen ikusteko.





Sakatu gainean ikusteko.
Azaroaren 29an, Lehenengo Zikloko neska-mutilak Vista Alegre Baserrira joan ginen. Baserriko animaliak ezagutu genituen Mirenekin. Alexek traktorean buelta bat eman zigun eta Cesarrek eta Helenek azaldu ziguten nola egiten diren gazta eta yogurta. Yogurta bat oparitu ziguten eta gazta mota ezberdinak dastatu genituen. Ze gozoak diren!!!
Eskerrik asko Cesar, Helen, Miren eta Alex oso ondo pasatu genuen eta.