2018/01/07

AHOZKO HIZKUNTZA, GURE GAUZAK BESTEEI ERAKUSTEN.

Ahozko hizkuntzan gauza asko egiten ditugu. Adibidez, egunero norbaitek ekartzen badu zer edo zer guri erakusteko eta azaltzeko, adi adi entzuten diogu. Gauza oso politak ekartzen ditugu eta oso interesgarria da jakitea nondik eta nola lortu ditugun ea oparitxoak diren, gure gauzarik gogokoenak diren ,agian bildumak dira edo maitasunez gordetzen ditugu arrazoi batengatik.

Hemen argazki batzuk ditugu.
Ikusi, ikusi oso interesgarria da.






Hau Jon da eta ekarri zizkigun mineral batzuk guri erakusteko. Izen guztiak esagutzen ditu, eta gehien gustatu zitzaiguna basamortuko larrosa edo " la rosa del desierto" izan zen. Eskerrik asko Jon.

June Palaciok matematika liburu bat erakutzi zigun eta azaldu zuen nolakoa zen barrutik eta nola egiten ziren han agertzen ziren eragiketak. Oso liburu polita, benetan, eskerrik asko June.

Uxuek hiru liburu polita ekarri zituen guri azaltzeko, bi dinosaurioei buruzkoak ziren, eta gauza asko ikasten dira liburu hauek ikusten, bai bai. Bestea orduak ikasteko ziren , oso liburu interesgarriak, eskerrik asko Uxue.


Nahuelek   area oso berezia ekarri zuen pote baten barruan. Bere amamak Argentinatik ekarri zion bere amari. Nahuelen gurasoak Argentinakoak dira, eta faltan botatzen dutenean bere herria, begiratu ahal dute hango area eta alaitu, horrela herri polit hori ez dute ahaztuko. Oso hunkigarria, benetan. Eskerrik asko Nahuel gurekin konpartitzeagatik.



iruzkinik ez: