2018(e)ko urtarrilakren 29(a), astelehena

FRUTA BROTXETAK.

Naturan, elikagaiei buruzko gauzak ikasten ari gara. Eta modurik onena ikasteko egitea denez, ba fruta brotxeta batxuk egin ditugu. Zelako lana, fruta garbitu, zuritu eta moztu egin dugu eta gero makiltxoetan txertatu eta, "tatxannnn" gure fruta brotxeta eginda.
Nahi duzue ikusi nola egin genuen?
Sakatu gainean argazki guztiak ikusteko!!

GURASO IRAKURLE : GAIAREN AMA, YU HUA.


Gaiaren ama, Yu Hua, gure eskolara etorri da eta "Winni in space" liburua irakurri digu.
Esperientzia oso interesgarria izan da eta gainera ingelesez!!
Eskerrik asko Yu Hua, irakurketa polit hori gurekin konpartitzeagatik!!








 Gero andereño Maiterekin liburuari buruz hitz egiten jarraitu genuen.




2018(e)ko urtarrilakren 21(a), igandea

GURASO IRAKURLE EGOITZEN AMA, ALEJANDRA.

Egoitzen ama, Alejandra, eskolara etorri zen "koloreak" liburua irakurtzera. Primeran pasatu genuen istorio polit hori entzuten eta adi- adi egon ginen.
Eskerrik asko Alejandra!!








GURASO IRAKURLE JONEN AMA, MAITE ETA YERAREN AMA, NOELIA.

Guraso irakurle proiektoa garatzen hasi gara eta egia esanda, oso interesgarria da. Umeen gurasoak eskolara etortzen dira eta liburu bat irakurtzen digute. Hizkuntzen aldetik , ez dago problemarik, gurasoek erderaz, euskeraz edo ingelesez  izatea aukera dezakete.

Jonen ama, Maite, lehenengoa izan zen  eskolara etortzen. "Yo no he sido" liburua irakurri zigun. Gezurrei buruzkoa zen. Oso interesgarria izan zen esperientzia , benetan!

Eskerrik asko Maite!





























Abenduaren 5ean Yeraren ama, Noelia, etorri zen eta " el cuento de la I" irakurri zigun. Eskuz egindako liburua zen, oso polita benetan!
Eskerrik asko Noelia, gure eskolara etortzeagatik liburu polit hori irakurtzeko.










UDAZKENA 1go MAILAN

Nahi duzue ikusi zer nolako udazkenari buruzko marrazkiak egin genituen?
Sakatu gainean pelikula ikusteko eta espero dugu zuen gustokoa izatea!



                            
Udazkena gaia eman ondoren, udazkeneko txangoa egin genuen  klasean ikasita, mendian bertan ikusteko .
Olerki batzuk prestatu genituen eta guztien aurrean esan genituen, oso urduri geunden, baina primeran atera zitzaigun.










 






GURE MUNDU ZORAGARRIA 2. maila

Ze polita den gure mundua ,gure paisaiak , gure natura eta hori adierazteko pasaden urtean hormairudi polit hau egin genuen.







2018(e)ko urtarrilakren 11(a), osteguna

LORAX, NATURA ZAINDU

Natura zaintzeari buruz hitz egin dugu eta 1go maileko balio eta erlijiokoak  elkartu gara gai hori aurrera eramateko.
Guztion artean hormairudi handi bat egin dugu, bakoitzak marrazki bat egin eta itsatsi du eta izenburu bat jarri diogu: "gure mundu zoragarria". Natura zaindu behar dugu, berak gauza oso politak ematen dizkigulako.
Hori ondo ikasteko eta ohartzeko, pelikula polit bat ikusi dugu, "Lorax" deitzen da.



Pelikula ikusi eta gero, "bideoforum" egin dugu, ondo ondo aztertzeko ikusi duguna.
Bakoitzak bere Lorax etxera eramateko, eskulan bat egin dugu. Ikusi, ikusi argazkiak.
 
Sakatu gainean argazkiak ikusteko.


UDAZKENEKO ERAKUSKETA 1go ZIKLOAN.


1go ziklokoek udazkenari buruzko erakusketa bat antolatu genuen. Urtaro honetako fruitu eta hosto desberdinak ekarri genituen guztion artean eta oso polita geratu zen benetan.

Kuia edo kalabaza, kakiak, gaztainak,urrak,intxaurrak eta ezkurrak ekarri genituen besteei erakusteko.

2018(e)ko urtarrilakren 7(a), igandea

AHOZKO HIZKUNTZA, GURE GAUZAK BESTEEI ERAKUSTEN.

Ederrek traktore eta kamioi batzuk ekarri ditu eskolara guri erakusteko. Primeran azaldu  digu zer motatako traktorea den eta zertarako erabiltzen den. Eskerrik asko Eder.
Junek liburu berezi bat ekarri digu. Kanpotik polita baina barrutik sorpresa bat zegoen                          " tatxaaaannnn......."
Juneren liburua zen!!! Askoz politago iruditu zitzaigun orduan! Eskerrik asko June, liburu polit hori ekartzeagatik!!

AZAROAREN 25

Gure eskola erasorik gabeko espazio izatea nahi dugu. Gure eskolan besarkadak, jolasak, ikastea, elkarrekin ondo egotea nahi dugu!


AZAROAREN 25, ESKOLA ARAZORIK GABEKO ESPAZIOA.

Azaroaren 25ean, emakumeenganako nazioarteko indarkeriaren kontrako eguna izan zen. Gu biolentziaren kontra gaude, eta gure eskola erazorik gabeko espazioa izateko nahi dugu.
Gure eskolan ikastea, jolastea, besteekin egotea, margotzea, irakurtzea eta halako gauzak egitea nahi dugu, alaitasunez eta segurtasunez. Gure eskolan ez dago lekurik biolentziarako.
Sakatu bideoan ikusteko 1go mailekoek zer nolako gauzak prestatu genituen egun berezi hori ospatzeko.




AHOZKO HIZKUNTZA, GURE GAUZAK BESTEEI ERAKUSTEN.

Zihara oso ipuin polita ekarri du eskolara guri erakusteko eta azaltzeko. Pegatinak ditu barruan . Eskerrik asko Zihara, pilo bat gustatu zaigu.

Eskerrik asko Zihara, konpartitu duzulako gurekin eta azaldu diguzulako primeran.

AHOZKO HIZKUNTZA, GURE GAUZAK BESTEEI ERAKUSTEN.

Ahozko hizkuntzan gauza asko egiten ditugu. Adibidez, egunero norbaitek ekartzen badu zer edo zer guri erakusteko eta azaltzeko, adi adi entzuten diogu. Gauza oso politak ekartzen ditugu eta oso interesgarria da jakitea nondik eta nola lortu ditugun ea oparitxoak diren, gure gauzarik gogokoenak diren ,agian bildumak dira edo maitasunez gordetzen ditugu arrazoi batengatik.

Hemen argazki batzuk ditugu.
Ikusi, ikusi oso interesgarria da.






Hau Jon da eta ekarri zizkigun mineral batzuk guri erakusteko. Izen guztiak esagutzen ditu, eta gehien gustatu zitzaiguna basamortuko larrosa edo " la rosa del desierto" izan zen. Eskerrik asko Jon.

June Palaciok matematika liburu bat erakutzi zigun eta azaldu zuen nolakoa zen barrutik eta nola egiten ziren han agertzen ziren eragiketak. Oso liburu polita, benetan, eskerrik asko June.

Uxuek hiru liburu polita ekarri zituen guri azaltzeko, bi dinosaurioei buruzkoak ziren, eta gauza asko ikasten dira liburu hauek ikusten, bai bai. Bestea orduak ikasteko ziren , oso liburu interesgarriak, eskerrik asko Uxue.


Nahuelek   area oso berezia ekarri zuen pote baten barruan. Bere amamak Argentinatik ekarri zion bere amari. Nahuelen gurasoak Argentinakoak dira, eta faltan botatzen dutenean bere herria, begiratu ahal dute hango area eta alaitu, horrela herri polit hori ez dute ahaztuko. Oso hunkigarria, benetan. Eskerrik asko Nahuel gurekin konpartitzeagatik.