Naturan, elikagaiei buruzko gauzak ikasten ari gara. Eta modurik onena ikasteko egitea denez, ba fruta brotxeta batxuk egin ditugu. Zelako lana, fruta garbitu, zuritu eta moztu egin dugu eta gero makiltxoetan txertatu eta, "tatxannnn" gure fruta brotxeta eginda.
Nahi duzue ikusi nola egin genuen?
Sakatu gainean argazki guztiak ikusteko!!
Gaiaren ama, Yu Hua, gure eskolara etorri da eta "Winni in space" liburua irakurri digu.
Esperientzia oso interesgarria izan da eta gainera ingelesez!!
Eskerrik asko Yu Hua, irakurketa polit hori gurekin konpartitzeagatik!!
Gero andereño Maiterekin liburuari buruz hitz egiten jarraitu genuen.
Egoitzen ama, Alejandra, eskolara etorri zen "koloreak" liburua irakurtzera. Primeran pasatu genuen istorio polit hori entzuten eta adi- adi egon ginen.
Eskerrik asko Alejandra!!
Guraso irakurle proiektoa garatzen hasi gara eta egia esanda, oso interesgarria da. Umeen gurasoak eskolara etortzen dira eta liburu bat irakurtzen digute. Hizkuntzen aldetik , ez dago problemarik, gurasoek erderaz, euskeraz edo ingelesez izatea aukera dezakete.
Jonen ama, Maite, lehenengoa izan zen eskolara etortzen. "Yo no he sido" liburua irakurri zigun. Gezurrei buruzkoa zen. Oso interesgarria izan zen esperientzia , benetan!
Eskerrik asko Maite!
Abenduaren 5ean Yeraren ama, Noelia, etorri zen eta " el cuento de la I" irakurri zigun. Eskuz egindako liburua zen, oso polita benetan!
Eskerrik asko Noelia, gure eskolara etortzeagatik liburu polit hori irakurtzeko.
Nahi duzue ikusi zer nolako udazkenari buruzko marrazkiak egin genituen?
Sakatu gainean pelikula ikusteko eta espero dugu zuen gustokoa izatea!
Udazkena gaia eman ondoren, udazkeneko txangoa egin genuen klasean ikasita, mendian bertan ikusteko .
Olerki batzuk prestatu genituen eta guztien aurrean esan genituen, oso urduri geunden, baina primeran atera zitzaigun.
Natura zaintzeari buruz hitz egin dugu eta 1go maileko balio eta erlijiokoak elkartu gara gai hori aurrera eramateko.
Guztion artean hormairudi handi bat egin dugu, bakoitzak marrazki bat egin eta itsatsi du eta izenburu bat jarri diogu: "gure mundu zoragarria". Natura zaindu behar dugu, berak gauza oso politak ematen dizkigulako.
Hori ondo ikasteko eta ohartzeko, pelikula polit bat ikusi dugu, "Lorax" deitzen da.
Pelikula ikusi eta gero, "bideoforum" egin dugu, ondo ondo aztertzeko ikusi duguna.
Bakoitzak bere Lorax etxera eramateko, eskulan bat egin dugu. Ikusi, ikusi argazkiak.