2020/11/08

MAMUA GU GARA.

"M" letra ikasi dugu,eta berarekin batera, mamuaren abestia. Ondo amaitzeko, eskulanetan mamu bat egin dugu puxika erabiliz. Eta dantzatu, zergatik ez? Ikusi!

MATEMATIKA MANIPULATIBOA. ZOTZAK

Bagaude hamarrekoak eta unitateak lantzen, eta ondo barneratzeko, matematika manipulatiboa erabiltzea modurik hoberena da.100era arte zenbatzen ikasi dugu zotzak erabiliz. Primeran pasatzen dugu eta pilo bat ikasten dugu!

2020/11/02

GAU BELTZA ESKOLAN

Ostiralean, gau beltza ospatu genuen eta girotzeko, saguzaharrez bete egin genuen eskola. 1go, 2. eta 3. mailakoak artista hutsak dira!! Ikusi, ikusi.