2020/05/14

GURASO IRAKURLE, VERÓNICA, OIHANEN AMA

Pasa den urtarrilaren 27an Verónica, Oihanen ama, eskolara etorri zen " Tomas eta  lapitz magikoa" liburua irakurtzera.
Eskerrik asko Verónica, pilo bat gustatu zitzaigun ipuina.





2020/05/13

GABONAK HELDU DIRA!

Gabonak heldu dira  eta haiekin batera gure Olentzero eta guk, gauzak eskatzeko, klasean egindako gutuna buzoian bota genuen berari bidaltzeko.

"Olentzero Olentzero
ekarri eskatu duguna
ez bada lehen, gero"












GURASO IRAKURLE, NAGORE (NAKORREN AMA)

Abenduaren 11n Nagore, "Guraso Irakurle" programaren barruan, eskolara etorri zen bi ipuin kontatzera: Zapatagorri (Peio Añorgarena) eta Dinosaurio bat nahi dut.
Eskerrik asko Nagore. Primeran pasatu genuen!






ELIKAGAIAK: FRUTA BROTXETAK

"Elikagaiak" gaiaren barruan, ondo jaten ikasi dugu. Fruta eta barazkiak oso onak dira osasuntsuak egoteko.  Eta hori ondo barneratzeko fruta brotxeta batzuk egin ditugu, ondo janez primeran pasatzen dugulako.

2020/05/09

GORPUTZA ETA ZENTZUMENAK

Ahozko hizkuntzan eta klasean  bost zentzumenak ikasi ditugu. Ikusi nahi duzue zeintzuk diren?
Ba... horretarako ikus ezazue  hurrengo bideo hau.

Behin ikasita zeintzuk diren 5 zentzumenak beitu ze liburu polita egin genuen.