Aurreko urriaren 27an, eta eguzki zoragarria egiten zuenez, 1go eta 6. mailakoak patiora atera ginen irakurketa partekatua praktikan jartzeko.
Eskolako nagusienek ipuin oso politak eta interesgarriak irakurri zizkiguten.
Primeran pasatu genuen!! Errepikatzeko moduan!!!
Eskerrik asko 6. mailekoak.
Hemen argazki batzuk dituzue nola egin genuen eta ze gustora egon ginen ikusteko.
Sakatu gainean ikusteko.
Azaroaren 29an, Lehenengo Zikloko neska-mutilak Vista Alegre Baserrira joan ginen. Baserriko animaliak ezagutu genituen Mirenekin. Alexek traktorean buelta bat eman zigun eta Cesarrek eta Helenek azaldu ziguten nola egiten diren gazta eta yogurta. Yogurta bat oparitu ziguten eta gazta mota ezberdinak dastatu genituen. Ze gozoak diren!!! Eskerrik asko Cesar, Helen, Miren eta Alex oso ondo pasatu genuen eta.
Kaixo, 1. mailekoak gara. Gure eskola Karrantzan dago, haran izugarri bat da, auzoz beteta. Gure eskola Kontxa auzoan dago, horrexegatik, Kontxa Eskola deitzen da. Ezagutu nahi duzue? Ikusi bideo hau eta disfrutatu!
Jakingo duzuenez, Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzen da mundu osoan eta gure eskola ez da gutxiago izango. Horretarako, eta aurten Abenduak 3 larunbata denez, gure eskolan Abenduaren 2an, ostirala, festa handi bat antolatu dugu, kanta, dantza eta sorpresa askorekin.
Hasteko hemen usten dizuegu "Euskararen Txantxangorriaren" kanta ikasten eta ensaiatzen joateko. Honekin batera "Txapeloaz"polka ere dantzatu dezakezue egun horreri amaiera bikaina emateko.
Animo eta dantzatzera!!!!!!!!!!!!!!!