2023/01/27

Agate Deuna: abestiak

 








AINTZALDUN

Aintzaldun daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate.

Etxe honetan zorion hutsa 

betiko euko al dabe.

 

Deun Agatena batzeko gatoz

aurte be igazko berberak.

Igaz lez hartu gagizun eta

zabaldu zuen sakela.

 

Aintzaldun daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate.

Etxe honetan zorion hutsa 

betiko euko al dabe.

 

Orain bagoaz alde egitera

agur dautsugu gogotik.

Agate Deunak bitarte dala

ez eizu galdu pakerik….. IEUP!!





OLES OLES

Oles, oles lurra esna zaitez! 

Oles, oles lurra esna zaitez!!! 

 

Aharrausi egin du basoak 

zuhaitzek zabaldu besoak, 

kantuan hasi dira birigarroak eta zozoak (2 aldiz) 

 

Oles, oles lurra esna zaitez! 

Oles, oles lurra esna zaitez!!! 

 

Aharrausi egin du basoak 

zuhaitzek zabaldu besoak, 

dantzari hasi dira azeriak eta otsoak (2 aldiz) 

 

Oles, oles lurra esna zaitez! 

Oles, oles lurra esna zaitez!!! 

  

Aharrausi egin du basoak

zuhaitzek zabaldu besoak, 

berriro entzun dezan taupadaka mundu osoak (2 aldiz)

 

Oles, oles lurra esna zaitez!

Oles, oles lurra esna zaitez!


NEGUKO ESKEA

1.DENEK BATERA

Santa Ageda Ageda

bihar da Santa Ageda

bihar da Santa Ageda eta

gaur haren bezpera gaua.

 

 2.HASIERAKO AGUR FORMALA

Urtero gaurko egunez

festa ederra dugunez

kantari gatoz gure koplekin

ohiturari erantzunez.

 

 3.ZIRIKAZKOA

Esaten dute hau dela

herriko etxe onena

ikusiko da egia al den

zuei buruz diotena.

 

  4.DENEK BATERA

Santa Ageda Ageda

bihar da Santa Ageda

bihar da Santa Ageda eta

gaur haren bezpera gaua.

 

 5.ESKEKOA

Irakasleari tope

eskatu nahi genioke

hamarrekorik ez dugu behar

zortzia ondo legoke.

 

6.BUKAERAKO AGUR FORMALA

Bagoaz berriz aparte

ohitura zaharra bitarte

eskerrik asko guztiagatik

eta hurrengora arte.

 

1.DENEK BATERA

Santa Ageda Ageda

bihar da Santa Ageda

bihar da Santa Ageda eta

gaur haren bezpera gaua.


2022/11/23

Dominak

 Edozein gauza zelan egiten den azaltzeko jarraibide testuak irakurtzen, bereizten eta egiten ikasten ari gara. 

Hona hemen Dominak nola egiten diren irakurri ondoren egin ditugun dominak, jateko modukoak!

Geu bai txapeldunak!


2022/11/20

2.maila. Karrantza: Herria eta paisaia

 2. mailako ikasleek, 1.go proiektuan, "Karrantza: herria eta paisaia" landu dugu. Bi bideo prestatu ditugu ikasi duguna zuei erakusteko. Espero dugu zuen gustokoa izatea!

 




2022/10/22

Udazkeneko txangoa: Pando 2022-23

Aurten 1., 2., eta 3. mailako ikasleak Pandora joan gara udazkeneko txangoan. Zuhaitzak, landareak, animaliak eta paisaia behatu ditugu. Gizakiaren eragina ere ikusi dugu. Eta hamaiketakoa eta bazkariarekin indarberritu ondoren hainbat jolas egin ditugu.

Egun polita benetan!!


"Elkarrekin bizi gara"

 "Elkarrekin bizi gara" proiektuan jo ta ke gabiltza, hona hemen Plastikan egin dugun lantxoa.




Geure arauak

 Tutoretzan arauei buruz hitz egin dugu eta beharrezkoak direnak txarteletan jarri ditugu, egunero gogoratzeko.



Ikasturte berria

  ONGI ETORRI 2022-2023 IKASTURTERA!!



2022/05/02

RECETA: RATONCITOS DE QUESO

 En Lengua Castellana hemos trabajado la receta. Nos ha gustado mucho la receta de ratoncitos de queso, así que nos hemos animado a hacerlos aunque con algunas variaciones.

Nuestros ratoncitos de queso