2020(e)ko azaroakren 23(a), astelehena

ZERGATIK GARBITU BEHAR DUGU XABOIAREKIN?

1go eta 2. mailan gorputza eta ohitura osasungarriak ikasten ari gara. Deskantsatu, osasuntsu jan, kirola egin eta garbitasun ohiturak onak direla ikasten ari gara. Oso garrantzitsua da xaboiarekin garbitzea bakteria eta birusak aldentzeko. Esperimento bat egin dugu hau ulertzeko.

EMOZIOAK LANTZEN

1go eta 2. mailan emozioak landu ditugu plastilinarekin. Istorio bat kontatu, entzun eta sentitzen dugunaren arabera, ahoa,bekainak eta begiak eraldatu. Primeran pasatu dugu!

2020(e)ko azaroakren 22(a), igandea

EMOZIOAK LANTZEN

 Oso inportantea da gure emozioak zeintzuk diren ezagutzea, eta horretan ibili gara azken asteetan.

Es muy importante reconocer nuestras emociones y en ello hemos trabajado las Ășltimas semanas.







GURE INGURUA EZAGUTZEN PROIEKTUA: 1go., 2. ETA 3. MAILA

1go. hiruhilabetean, gure ingurua ezagutzen 1go., 2. eta 3. mailakook parte harte dugu. Amaitu dugunean, pasabidean erakusketa polit bat antolatu dugu. 

1go mailakoek, ESKOLA EZAGUTU DUTE eta maketa , liburuak eta bideotxo bat egin dute.

2. mailakoek, KARRANTZAKO PAISAIA ezagutu dute, ekarri dituzte argazkiak eta informazioa bildu.

3. mailakoek KARRANTZA UDALERRIA landu dute, eta turismo panfleto bat egin dute, lan bikaina guztiek!!

Zorionak guztiei!!


UDAZKENA

Ahozko hizkuntzan, UDAZKENA landu dugu eta urtaro honi buruz dena ondo ezagutzeko, eskulanak eta marrazkiak  egin ditugu, gero dena bildu eta erakusketa polit bat antolatu dugu. Ikusi nahi duzue?

                                                               

Udazkeneko fruituak ondo ezagutzeko, jolasak egin ditugu, adibidez, ezkur bat ziba edo tronpa bihurtu genuen.


   

 

2020(e)ko azaroakren 8(a), igandea

MAMUA GU GARA.

"M" letra ikasi dugu,eta berarekin batera, mamuaren abestia. Ondo amaitzeko, eskulanetan mamu bat egin dugu puxika erabiliz. Eta dantzatu, zergatik ez? Ikusi!

MATEMATIKA MANIPULATIBOA. ZOTZAK

Bagaude hamarrekoak eta unitateak lantzen, eta ondo barneratzeko, matematika manipulatiboa erabiltzea modurik hoberena da.100era arte zenbatzen ikasi dugu zotzak erabiliz. Primeran pasatzen dugu eta pilo bat ikasten dugu!

2020(e)ko azaroakren 2(a), astelehena