2020(e)ko urriakren 25(a), igandea

ZERGATIK GARBITU BEHAR DITUGU ESKUAK XABOIAREKIN? ESPERIMENTUA .

Gaur, zergatik garbitu behar ditugun eskuak xaboiarekin, koronabirus edo beste motatako birusa ez harrapatzeko, esperimento baten bitartez ulertu dugu. Nahi duzue jakin nola egin dugun? Hemen dituzue pausoak: 

1) Plater batean ur apurtxu bat bota dugu. 

2) Gero olio pixka bat gehitu dugu. 

3) Piperbeltza bota dugu.

4) Eta amaitzeko, hatzamarrean xaboia jarri dugu eta, nahazketan sartzerakoan, piperbeltza aldendu da.                                       

Gure eskuak xaboiarekin garbitzen ditugunean birusek hori egiten dutela ikasi dugu.

                             









GURE KUTXA MAGIKOA

 Eskolara bueltatu gara berriro eta kaskideekin hilabete hauetan bizi duguna konpartitu nahi dugu. Hori dela eta kutxa magiko bat prestatu dugu eta, zer dago barruan? Ba barruan daude gure argazkiak eta erabili, erosi eta topatu ditugun gauzak edo oparitu dizkigutenak. Nahi duzue ikusi?
































ONGI ETORRI ESKOLARA!

 


2020(e)ko maiatzakren 19(a), asteartea

URAREN ZIKLOA

Uraren zikloa ikasi dugu. Beitu zer  horma-irudi eta maketa polita egin ditugun   ziklo osoa aztertzeko.






LORTUKO DUGU GERATU ETXEAN

Ortzadar guzti hauek egin ditugu gogoratzeko etxean geratzen bagara guztion artean lortuko dugula. ANIMO!!!







HIRI BATEN MAKETA

Hiri batean dauden elementu guztiak ezagutzeko maketa bat egin dugu. Gauza pilo bat ikasi ditugu. Hona hemen emaitza.










KULTURA-ETXE: Ipuin kontalaria

Martxoan Kultara-etxera joan ginen ipuin kontalari bat ikustera, izugarria izan zen eta pilo bat barre egin genuen.